
Langabezian dauden pertsonentzako ikastaroak
- Data 2026-01-22



Gure ikastetxea langabezian dauden eta beren formazioa osatu eta hobetu nahi duten pertsonen zerbitzura jarriko da beste behin, dituen giza baliabideak eta materialak erabiliz ahalik eta formazio eskaintza onena egiteko.
Momentu hauetan Formazio Okupazionaleko Plana diseinatuta dago, 2026an lanik gabe daudenei zuzenduko zaiena:
PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIETARAKO 2. MAILAKO FUNTSEZKO GAITASUNAK
- Hasiera: 2026/02/09
- 240 ordu
- 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiri bat egin nahi duten eta PK hori eskuratzeko baldintzak betetzen ez dituzten pertsonentzat, GAITASUN GAKOAK 2. MAILA ikastaroa antolatu dugu PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIETARAKO (MATEMATIKA ETA HIZKUNTZA).
- Ikastaroa gainditzen duenak automatikoki lortuko du 2. mailako profesionaltasun-ziurtagirietarako sarbidea.
- Aurreinskripzioa: https://web.lanbide.eus/apps/FR_CURSO_DETALLADO?LG=E&ML=FORMEN1&MS=Fcaa&IDRG=25013989&CTRG=1
FMEH0109 – TXIRBIL-HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIOA_PZ 2 maila
- Hasiera: 2026/02/18
- Praktikak enpresetan
- 620 ordu
- Aurreinskripzioa: https://web.lanbide.eus/apps/FR_CURSO_DETALLADO?LG=E&ML=FORMEN1&MS=Fcaa&IDRG=25013983&CTRG=1
KONTABILITATEAREN, ZERGEN ETA LANAREN KUDEAKETA
- Hasiera: 2026/02/18
- Praktikak enpresan, ibilbidea amaitzean
- 340 ordu
- Aurreinskripzioa: https://web.lanbide.eus/apps/FR_CURSO_DETALLADOLG=E&ML=FORMEN1&MS=Fcaa&IDRG=25013991&CTRG=1
Kurtso hauek finantzatuak dira.
Ikastaro hauek La Salle Berrozpe Ikastetxeak pertsona langabetuei zuzentzen duen zerbitzu osoaren barruan biltzen dira, eta hurrengo zerbitzuak biltzen ditu: informazioa, heziketa iraunkorra, enpresako praktikak, eta Lan-Poltsa; haiek guztiak profesionalki eratzeko eta lana aurkitzeko aukerak hobetzeko.
