
ATE IREKIAK | LANBIDE HEZIKETA – Heziketa Zikloak
- Data 2026-02-09
Martxoaren 24an, La Salle Berrozpek ateak zabalduko ditu gure Lanbide Heziketa gertutik ezagutzeko: eskaintzen ditugun zikloak, nola lan egiten dugun eta aukera praktiko, eguneratu eta etorkizunerako irteera onak eskaintzen dituen ikaskuntza.
Bisitan zehar, gure lan egiteko modua ezagutzeko aukera izango duzu: erabiltzen ditugun metodologia berritzaileak, ikasketa-prozesua, ikasgelan erabiltzen ditugun teknologia berriak, ikasgela murgiltzaileak, tailerrak eta garatzen ari garen Adimen Artifizialeko proiektuetako batzuk, besteak beste.
Bi ordutegi hauetan etor zaitezke:
17:00
18:00
Datorren ikasturterako aukerak baloratzen ari bazara (zuretzat edo zure seme-alabarentzat), jardunaldi hau aukera ona da etortzeko, ikastetxea barrutik ikusteko eta zalantzak lasai argitzeko. Gaur egungo testuinguru aldakorrean, Lanbide Heziketak aukera sendoa izaten jarraitzen du etorkizun profesionala eraikitzeko, enpresen errealitatearekin lotuta.
Datorren ikasturterako eskaintza
LANBIDE HEZIKETAKO OINARRIZKOA
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA
Animatzen zara?
Martxoaren 24an zain izango gaituzu, ondoen datorkizun txandan (17:00 eta 18:00), gure Lanbide Heziketa ezagutzeko eta ibilbideei, irteerei eta profilei buruzko edozein zalantza argitzeko.
