
Hondakin elektronikoen bilketa
- Data 2025-10-17



Urriaren 20tik 24ra, La Salle Berrozpek hondakin elektronikoen bilketa-puntua jarriko du Andoaingo Goiko plazan, 11:00etatik 13:00etara. Ekintza herritar guztiei irekia da, eta Mantentze Elektronikoko GMHko ikasleek dinamizatuko dute.
Zer ekarri?
Erabilerarik gabeko gailu txiki eta ertainak: ordenagailuak, inprimagailuak, monitore/telebistak, mugikorrak, kargagailuak, routerrak, irratiak, bideokamerak, ordulariak, kontsolak eta etxetresna txikiak.
Zer ez da jasoko?
Lerro zuriko eta tamaina handiko etxetresnak (arropa-garbigailuak, labeak, hozkailuak, ontzi-garbigailuak…) eta toner solteak.
Zergatik egiten dugu?
Bilketa segurua eta arduratsua errazteaz gain, azalduko dugu ingurumen-inpaktua, birziklatzearen onurak, berrerabilpen aukerak eta hondakin hauek urte osoan non kudeatu daitezkeen Andoainen eta eskualdean.
Noiz eta non
Datak: urriak 20–24
Ordutegia: 11:00–13:00
Tokia: Goiko plaza, Andoain (Gipuzkoa)
ASTEKLIMA 2025en baitan
La Salle Berrozpek bultzatuta, jarduera hau ASTEKLIMA 2025 – Klimaren eta Energiaren Astean kokatzen da; bultzatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila, Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Ihobe; laguntzaileak: Andoaingo Udala eta Tolosaldeko Mankomunitatea.
Â